Twitter


Facebook

Dale Candela, Itziarren Semeak taldearen koktel tropikala

Gaur aurkeztu dugu komunikabideen aurreran “Dale Candela” disko berria. Guretzat lehen aldia izan da horrelako prentsaurreko bat ematen duguna eta pozik geratu gara. Bilboko Alde Zaharrean dagoen Lasai tabernan egin dugu agerraldia eta sei komunikabide etorrri dira -Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Insonoro, Bizkaie, Nontzeberri eta Berria-. Horren ondoren, Argazki Press-entzat “robado-posado” batzuk egin ditugu Bilbin.

Hemen daukazue eman diegun promo orriko testua.

Itziarren Semeak taldearen disko berriaren izenburuak argi erakusten du, “Dale Candela” pausu bat aurrerantza ematea izan da Bizkaiko golfoentzat eta kantuen aniztasuna da horren erakusgarri. Esamolde horrekin, Latinoamerikako iraultzei keinu bat bidali diete Euskal Herritik. Aurrera egitea, egurra ematea, beharrezkoak direla uste dute. Ideia horrekin batera, emakumezkoek argituko dutela etorkizuneko bidea ere isladatu nahi izan dute, Candela edozein emakumeren izena izan daitekeelako eta kandelak argia ematen duelako.

Oraingoan ere Kaki Arkarazorekin grabatu dute Andoaingo Garate estudioetan. 15 abesti izan dira eta estilo aldetik aniztasuna da nagusi. Iraultza funky batetik hasita, punk rock doinuak, reggae, ska, hip hop, hardcore, salsa, drum and bass eta tecno pixkat ere uztartu dituzte. Festa giroan ondo gozatzeko koktel tropikala osatuz.

Hitzetan berriz, bizi duten errealitateari erreferentzia garbia egin dizkiete kanta ezberdinetan. “Demokraziaren seme-alabak” edo banketxeak lapurtzerako aldarria eginez “Un palo contra el paro” kantetan. Bilboko Askapeña konpartsa internazionalistarentzat ere kanta bat egin dute “Askapen izarrak” deiturikoa eta Negu Gorriak taldearen “Amodiozko kanta” abestia moldatu dute.

Laguntzaileak
Disko berrian parte hartu duten laguntzaileek ere agerian uzten dute taldearen aniztasuna. Beste askoren artean, Iheskide punk rock taldeak, Norte Apache-ren hip hop-a, La Jodedera taldeko Mandiren saltsak eta Iñaki (Gose) eta DZ-ren (Esne Beltza) laguntza izan dute. Arkaitz Biain (Anger), Patxi Bidart (Xutik) eta Itziarren Semeak taldearen lagun fidela den Arturrek ere beren ukitua gehitu diote diskoari.

Diskoko argazki guztiak Igotz Ziarreta argazkilariak egin ditu.

“Igo bolumena”, hemen datoz “Demokraziaren seme-alabak” zuen garunei eta gerriei “Dale Candela” ematera. “Amodiozko kanta” batek ezingo du ezkutatu “Un palo contra el paro” eman beharra dagoela, gero “Txitxibiritxe”-ko uretan murgiltzeko. “Jaio, bizi ta hil” da guztiok egingo duguna, “Esaidazu” zure izena eta non dagoen “Deserria”. “Zenbat malko” bota ditugu “Askapen izarrak” ikusi ahal izateko, baina “Mandragora” edanez ospatuko dugu gure askatasunaren festa. “Zuentzat” doa disko hau berriz ere. We are the “Basque of Brixton” in “Gau luzeak”.

 

Data →
2012/12/20

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies