Asteburu honetan bi kontzertu bero bizitzeko aukera izan du. Uda hastear dago eta giroa goraka doala igartzen da. Lekitton antolatuta Gaztetxe egunean 500 lagun batu ziren MCD, Arkada Social eta Bad Sound System taldeekin batera eman dugun kontzertua.
MCD-k abiatu zuen gaua Iñigito Txapelpunk-ekin ahotsean. Arkada Social izan ziren hurrengoak eta ekitaldiaren ostean, heldu zitzaigun taula gainera igotzerko ordua.
Bad Sound System irundarrek eman zioten amaiera gau luzeari.
Ostiral gauean berriz, Gallartako jaietan izan ginen.
Eskerrik asko Eusko Gudariak plazan bizitako giro bikainarengatik, beste baterarte.