2007ko apirilean igo ginen lehenengo aldiz taula gainera Mungiako Ingule Gazte Asanbladaren eskutik eta igandean Independentistak sareak Iruñean antolaturiko Aberri Egunean izango gara. Taldearen ibilbidea gogoratzeko une aproposa.
Itziarren Semeak ska punk bandak bost urte daramatza errepidean. Ibilbide oparoa izan da eta atzera begiratzeko une egokia. Izan ere, 2007ko apirilaren 21ean eman zuten bere lehen kontzertua Mungian. Ingule Gazte Asanbladak antolatu zuen jaialdia eta herriko bi talde gazterekin batera Ukabilkada algortarrak aritu ziren gurekin batera.
Urduritasuna zen nagusi. Hainbat taldekiderentzat bere lehen kontzertua baitzen. Manex, Jebi eta Kue -hasierako bateria jolea- izan ezik, gainontzekoek ez zuten inoiz musika talde batean jo. Haizeak fanfarriarekin jotakoak ziren, baina guztiz ezberdina da taula gainera igotzea. Ibon abeslariarentzat ere lehen esperientzia zen.
Hala ere, kontzertua ondo atera zela esan daiteke. Soiñu eta teknika aldetik asko hobetu beharra zegoela agerian gelditu zen, baina gerturatu zirenak saltoka jartzea lortu zuten. Ez da gutxi.
Mikel Goiriena eta Olatz Ibarluzea bertsolariek taula gainean lagundu zieten eta Barasonga ere alboan izan zuten Kortaturen “Mierda de Ciudad” abesteko.
Beti gogoan izango dugun eguna.
Albistearen izenburuak Esan Ozenki diskoetxeak ateratako bilduma bat ekartzen du gogora. Baina taldearen ibilbidea begiratuta independentzia eta Aste Santu inguruan antolatzen diren ekimenak garrantzi handia dutela igartzen da.
Esan bezala, lehen kontzertua Mungiako gazteen independentzia eta antolakuntza aldarrikatzen zuen ekimenean eman zuten eta 2009an Euskal Herriko gazte mugimenduak antolaturiko Gazte Martxan izan ziren.
Lasa herriko zelai batean jo zuten Musikherriako beste talde batzuekin batera. Euria eta hotza ziren nagusi, elur pixkat ere egin zuen, baina festarako gogoa zabaltzea lortu zuten. Dagoeneko Unai taldean zegoen eta maketa bat grabatu zuten 2008ko ekainean.
Hurrengo urtean Durangon antolaturiko Gazteherria jaialdian izan ziren. Arratsaldetik hasita Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat talde aritu ziren Landako gunean -Esne Beltza, Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Asian Dub Foundation, Ojos de Brujo,…- eta Itziarren Semeak ska pun bandak jaialdiari amaiera eman zion Durangoko Kafe Antzokian. Gure aurretik Gose taldea aritu zen. Goizeko 4retan jotzea egokitu zitzaien, baina gogotsu hartu zuten jasotako aukera.
Iaz berriz, gazte mugimenduak antolaturiko Matxinsalto egunean izan ginen Ze esatek! eta beste hainbat talderekin batera. Gainera, Aberri Eguna Baigorrin ospatu genuen Nafarroaren Eguna ere egun berean izan baitzen.
Igandekoa kontzertu berezia izango da guretzat. Alde batetik, gurekin arituko diren taldeengatik -Hesian, Gose, Esne Beltza Sound System eta Los Zopilotes Txirriaus-, baina batez ere eguraldiak pixkat laguntzen badu inoiz eman dugun kontzerturik jendetsuena izan daitekeelako.
Iruñean ikusiko gara Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuz.
Egin dezagun topa askatasunaren alde!!!