Twitter


Facebook

Nahasketak, maisuaren eskuetan

Asteburuan zehar kantu guztiak bere osotasunean nola grabatu ditugun entzuteko lehen aukera izan dugu. Ostiralean Kakik CD bat pasatu zigun lehen nahasketarekin eta dagoeneko hainbat buelta eman dizkiogu. Lehen inpresioa oso ona izan da eta ziur gaude datozen bost egunetan maila igotzen joango dela teknikariaren konponketa eta eskuarekin.

Izan ere, orain arte horrela izan da eta horregatik itzuli gara berriro Garatera. Laugarren aldia da Kaki Arakarazorekin lan egiten dugula eta kantuen maila eta soiñua hobetu egiten dituelaren sentsazioarekin atera gara beti.

Oraingoan ere hainbat gauzatan lagundu digu. Gitarrei soiñu ezberdinak bilatzen, haizeen zati batzuk konponduz eta ahots ezberdinak ateraz koroetarako. “Beach boys”-en estiloko kanta batean bere eskua aurkituko duzue.

Euskal Herriko musikaren inguruan mugitzen direnek ondo ezagutzen dute Kakiren “curriculum”-a (Negu Gorriak, Kortatu, M-ak…), talde garrantzitsu gehienek berarekin grabatu dute diskoren bat (Berri Txarrak, Betagarri, Atom Rhumba, Pirritx eta Porrotx…) eta atzerritik ere hainbat dira Garatera hurbiltzen direnak (Obrint Pas, Amparanoia, Banda Bassotti, Celtas Cortos, Van van…). Zerrenda oso luzea da, 80. hamarkadatik “lehen lerroan” egon baita.

“Bizkaiko golfoak” diskoa grabatzekotan ginenean estudio ezberdinak begiratu genituen, baina Garatera bisitan joan ginen lehen aldian berarekin lan egiteko erabakia hartu genuen. Lokalean grabatutako maketa erakutsi genion eta jarrain esan zigun Kortatu eta The Clash-en antzeko soiñuak bilatzen saiatuko zela anpliekin eta abar.

Soiñuaren maisu bat da, egunero lehen ordutik jo ta ke aritzen den horietakoa. Konfiantza guztia daukagu bere lanarengan eta nahasketak bere eskuetan geratzen dira.

Osasuna eta askatasuna!!

Oharra: gaur CD berriaren diseiñua entregatu behar dugu, azaroaren bukaeran kopiak prest edukitzeko eta aurkeztu ahal izateko. Espero dezagun dena ondo irtetzea…

Data →
2012/11/05

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies