Twitter


Facebook

Itziarren Semeak Durangoko Azokan

Dale Candela disko berria Mauka musikagintzaren stand-ean eskuratu ahal izango da eta abenduaren 7an, ostirala, Ahotsenean aurkeztuko dugu.

Abenduaren 6tik 9ra Durangon ospatuko den Liburu eta Disko azokan izango gara. Azaroa bukaeran argitaraturiko disko berria, “Dale Candela” izenburua daukana, Mauka musikagintzaren stand-ean erosteko aukera izango da 8 euroren truke.

Aldi berean, pack berezi bat prestatu dugu 10 eurotan salduko dena “Bizkaiko golfoak”, “Lehen lerroan” eta “Basque of Brixton” diskoekin.

Disko berria zuzenean entzuteko aukera ere izango da, abenduaren 7an, ostirala, arratsaldeko 18.30etan Ahotsenean arituko baikara. Ordu erdiko emanaldia izango da non disko berriko kantak joko ditugun.

Igo Bolumena!! (Entzun Dale Candela diskoko lehen kanta)

 

Data →
2012/12/05

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies