2007an kontzertuak ematen hasi ginenetik Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Hala ere, oraindik toki eta jende asko ezagutzeko geratzen zaigu. Uztailaren 20ean, Barrundian estreinatu ginen eta harrera bikaina jaso genuen. Afari herrikoitik hasita, goizalderarte luzatu zen festararte.
Eskerrik asko Barrundian batu zineten guztioi,
Agur bero bat Arantzako Gazte Egonalditako monitoreei,
ZUTIK, GOGOR ETA TINKO!!