Twitter


Facebook

“Basque of Brixton”, Londonen

London Basque Solidarity Sound System jaialdian parte hartuko dugu beste bederatzi musika talderekin batera azaroaren 24ean. Euskal preso politikoekiko atzerrian burutzen den elkartasun jaialdirik handiena izango da, non eta The Clash edo Sex Pistols bezalako taldeak jo izan duten Brixton auzoko JAMM areto mitikoan.

Larunbat honetan Euskal Herritik kanpo eskaintzen dugun lehen kontzertua emango dugu Londonen, Brixton auzoan. Ezin gehiago eskatu. 2012 hasieran “Basque of Brixton” EP-a aurkeztu genuenean amets bat zen Londonen jo ahal izatea eta sinestezina dirudien arren, bertan bukatuko dugu “Basque of Brixton” bira.

“Dale Candela” disko berria labetik atera berri daukagu eta abendutik aurrera hasiko gara zuzenekoetan aurkezten.

Elkartasun kontzertua

Inglaterran, Eskozian eta Irlandan preso dauden euskal herritarrei elkartasuna adieraztea du helburu jaialdiak eta diru iturriak lortzea sakabanetak eragiten dituen kostuei aurre egiteko. Horrekin batera, abian dagoen bake prozesuaren aldeko aldarria luzatu nahi diete Londres eta Madrilgo Gobernuei.

Azken urteetan hainbat iheslari politiko izan dira atxilotuak eta espetxeratuak Ingalaterra, Irlanda eta Eskozian. Fermin Vila irundarrak bi urte daramatza Belfasteko espetxean bere aurkako estradizio eskaera bat dela medio. Iñaki Lerin eta Antton Troitiño Belmarsheko espetxean daude joan den ekainetik eta Beñat Atorrasagasti uztailean atxilo zuten Edimburgon. Kemen Uranga, berriz, abuztuan atzeman zuten Londresen eta joan den astean Raul Fuentes atxilotu zuten Liverpoolen.

Jaialdiak oso harrera ona izan du eta internet bidez salgai jarritako txartel guztiak agortu dira. 600 lagunentzako tokia dauka aretoak eta antolatzaileek, Euskal Herriaren Lagunak, betetzeko asmoa dute.

Hemen jaialdian parte hartzen duten taldeak eta ordutegiak:

14.00 Ze esatek

14.50 Lain

15.40 Itziarren Semeak

16.30 Siroka

17.20 Hesian

18.10 KOP

19.10 Su ta gar

20.10 Governors

21.10 Vendetta

22.10 Zea Mays

 

 

Data →
2012/11/23

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies