Giro bikaina. 300 bat lagun elkartu ginen. Lehen kantatik azkenengorarte jende guztia saltoka. Gazte-gazteak gehienak. Hurrengo belaunaldiak ere gogor datoz.
Mauka musikagintzarekin disko berria atera berri duen Sermonds taldeakoak izan ziren sua pizteaz arduratu zirenak. Iheskide-koak taula gainera atera zirenerako, zoramena.
Itziarren Semeek pil-pilean zegoen lapikoa berotan mantentzea lortu genuen. Ikaragarria.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta nola ez, jaialdia antolatzen buru-belarri aritu den Igortz Iturberi (Mauka musikagintza). Horrelako gauak gogoan gelditzen dira.
Hurrengorarte,