Uztailaren 12an San Ferminetan jo behar genuen Obrint Pas kataluniarrekin batera, baina dakizuen bezala UPNk gobernatzen duen Udalak baimenik gabe utzi du Gora Iruñea herri ekimenak antolaturiko egitaraua.
Tamalez, jarrera hau aski ezaguna da guretzat. Orain dela urte batzuk, 2009ko irailean hain zuzen ere, irailean ospatzen diren San Fermin txikiko jaietan jo barik gelditu ginen. Yolanda Barcinak urte horretako ekitaldi guztiak debekatu zituen.
Beste batean ikusi beharko gara Euskal Herriko hiriburuan.
Jaiak bai eta borroka ere bai!!!