Bukatu dira Sanferminak, BBK Live eta komunikabideek aipatzen ez dituzten beste hainbat herri eta auzoetako jaiak.
Uztailaren 12an Iruñean izan ginen, euskal preso politikoen eskubideen defentsan Herrirak antolaturiko gunean. Bero itzela, tximistak eta ekaitz arriskua zegoen arren, herri harresi berria izan genuen gotorleku. Kuban egindako bira gogora ekarri zigun underground kontzertua. Hori bai, etxean jokatuz!!! Eskerrik asko!!!!
Eta hurrengo gauean, Gasteizera, Adurtza auzoko jaietara. Gasteizko golfo@k bikain jaso gintuzten beste behin ere.
Milaka euro xahutu daitezke milaka lagun batzen diren jaialdietan, baina jaigune herrikoietan sortzen den giroa ezin daiteke erosi.
Aurrera bolie!!!