Ipar Euskal Herriko Euskal irratiek osatzen duten sareak 30 urte bete dituela ospatzeko antolaturiko jaialdian izan ginen larunbatean. Gose taldeak ireki zuen festa Hazparneko Mendeala aretoan eta ondoren Gatibu eta Willis Drummon aritu ziren.
Azkenak izan ginen taularatzen eta atzerapenak direla-eta kontzertua laburtu behar izan genuen 2.00etarako amaitu beharra zegoen-eta. Hala ere, 45 bat minutuko kontzertua eskaini genuen eta erantzun bikaina jaso.
Giro ederra eta jende jatorra. Hazparnetik ZUZENEAN.
Adi egon seinaleari!