Grabaketaren bigarren asteko lehen eguna haizeekin jarraituko dugu. Ostiralean hasi ziren lanean eta dagoeneko kantuen erdiak eginda dituzte. Ziur asko, astelehen guztia beraientzat izango dute eta asteartean hasiko gara ahotsak sartzen. Kolaborazioen gehiengoa ostegunean etorriko dira jai eguna dela aprobetxatuz.
Futbol talde batean atezainekin gertatzen den bezala, haize sekzioak musika talde batean ezberdin funtzionatzen dute. Ez hobeago ez txarrago, ezberdin. Hasteko, beraiek dira batera grabatzen duten bakarrak.
Gure kasuan, izen propia daukate eta guzti: Seccion Tormento. Kantauriko haizeen ekaitza tronpeta eta saxoak osatzen dute eta tronboiaren laguntza izan dugu soinu borobilago bat lortzeko. Aurreko disketan egin dugun modu berberean.
Esan bezala, astelehenean bukatu dute beren lana eta ahotsekin hasiko gara ondoren. Asteburuan libre egongo gara eta lokalean entsaiatzeko aprobetxatu dugu. Hitzei azken ukituak eman eta ahotsak lantzeko.
Horrekin batera, aste honetan zehar diska berriaren grabaketan modu batean edo bestean parte hartuko duten lagunak hurbilduko dira Garatera.
Beraz, adi egon!!!