ADI EGON!!! ALERTA!!!
Itziarren Semeak ska punk bandak jakin ahal izan duenez, Sestaoko Gazte Egunean gure alkondarak, izena eta kantuak erabili zituzten musikero batzuk taldea ordezkatzen saiatu ziren.
Jakin ahal izan dugunez, ostegun honetan, abuztuak 8, Sodupen eman behar dugun kontzertuan berdina egiten saiatuko dira.
Kontuz, oso arriskutsuak dira!!!!
Argi utzi nahi dugu ez daukagula zerikusirik eta ez ditugula gure gain hartzen Itziarren Semeak taldearen izenean egin eta esan ditzaketen ekintzak.
OHARRA: Twitterren irakurri ahal izan dugunez, Itziarren Semeak taldeko abeslari faltsuak izerditan blai zegoen alkondara oparitu zuen Sestaon.
Gezurrezkoa da, ez onartu imitaziorik.