Jakin berri dugunez, Colin McQuillan Runnin Riot taldeko abeslaria hilik agertu da gaur goizean.
Belfasteko taldea Old Firm Casuals -Lars Rancid-eko gitarjolearen taldearekin- bira bat egiten ari zen eta jakinarazi dutenez aurrera jarraituko dute, Colinek horrela nahi izango zuelako.
Datozen egunetan Newcastle, Edinburgh ta Glasgown arituko dira jotzen eta abuztuaren 22an Belfasten, bere herrian,
23an Corken izango dira eta 24an Dublinen. Aukera badaukazuen hurbildu kontzertuetara.
2013ko martxoan Colin eta Marty ezagutzeko aukera izan genuen Warzone aretoan eskainitako kontzertuan. EHan ere kontzertuak eskaini izan ditu Runnin Riot taldeak.
Besarkada handi bat EHtik
Keep on rockin!!
Respect