Itziarren Semeak taldearen disko berriaren izenburuak argi erakusten du, “Dale Candela” pausu bat aurrerantza ematea izan da Bizkaiko golfoentzat eta kantuen aniztasuna da horren erakusgarri.
Esamolde horrekin, Latinoamerikako iraultzei keinu bat bidali diete Euskal Herritik. Aurrera egitea, egurra ematea, beharrezkoak direla uste dute. Ideia horrekin batera, emakumezkoek argituko dutela etorkizuneko bidea ere isladatu nahi izan dute, Candela edozein emakumeren izena izan daitekeelako eta kandelak argia ematen duelako.
Oraingoan ere Kaki Arkarazorekin grabatu dute Andoaingo Garate estudioetan. 15 abesti izan dira eta estilo aldetik aniztasuna da nagusi. Iraultza funky batetik hasita, punk rock doinuak, reggae, ska, hip hop, hardcore, salsa, drum and bass eta tecno pixkat ere uztartu dituzte. Festa giroan ondo gozatzeko koktel tropikala osatuz.
Hitzetan berriz, bizi duten errealitateari erreferentzia garbia egin dizkiete kanta ezberdinetan. “Demokraziaren seme-alabak” edo banketxeak lapurtzerako aldarria eginez “Un palo contra el paro” kantetan. Bilboko Askapeña konpartsa internazionalistarentzat ere kanta bat egin dute “Askapen izarrak” deiturikoa eta Negu Gorriak taldearen “Amodiozko kanta” abestia moldatu dute.
Laguntzaileak
Disko berrian parte hartu duten laguntzaileek ere agerian uzten dute taldearen aniztasuna. Beste askoren artean, Iheskide punk rock taldeak, Norte Apache-ren hip hop-a, La Jodedera taldeko Mandiren saltsak eta Iñaki (Gose) eta DZ-ren (Esne Beltza) laguntza izan dute. Arkaitz Biain (Anger), Patxi Bidart (Xutik) eta Itziarren Semeak taldearen lagun fidela den Arturrek ere beren ukitua gehitu diote diskoari.
Diskoko argazki guztiak Igotz Ziarreta argazkilariak egin ditu.
“Igo bolumena”, hemen datoz “Demokraziaren seme-alabak” zuen garunei eta gerriei “Dale Candela” ematera. “Amodiozko kanta” batek ezingo du ezkutatu “Un palo contra el paro” eman beharra dagoela, gero “Txitxibiritxe”-ko uretan murgiltzeko. “Jaio, bizi ta hil” da guztiok egingo duguna, “Esaidazu” zure izena eta non dagoen “Deserria”. “Zenbat malko” bota ditugu “Askapen izarrak” ikusi ahal izateko, baina “Mandragora” edanez ospatuko dugu gure askatasunaren festa. “Zuentzat” doa disko hau berriz ere. We are the “Basque of Brixton” in “Gau luzeak”.
Abesti-zerrenda:
01 | Igo bolumena | hitzak | mp3
02 | Demokraziaren seme alabak | hitzak | mp3
03 | Dale candela | hitzak | mp3
04 | Amodiozko kanta | hitzak | mp3
05 | Un palo contra el paro | hitzak | mp3
06 | Txitxibiritxe | hitzak | mp3
07 | Jaio bizi hil | hitzak | mp3
08 | Esaidazu | hitzak | mp3
09 | Deserria | hitzak | mp3
10 | Zenbat malko | hitzak | mp3
11 | Askapen izarrak | hitzak | mp3
12 | Mandragora | hitzak | mp3
13 | Zuentzat | hitzak | mp3
14 | Basque of Brixton (remix) | hitzak | mp3
15 | Gau luzeak (remix) | hitzak | mp3
* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.