Mungiako ska-punk taldearen lehenengo diskoa, 2008ko ekainaren 1etik 8ra grabatua Ondarroako Santos Records estudioetan Ander (Muted) teknikariaren eskutik. Disko honetarako, besteak beste, George Argentina, Sherif Bakadi eta Barasoren kolaborazioa izan zuten.
Disko honetako kantak ulertzeko bizi diren zonaldea ezagutu beharra dago. Jaungoikoa eta legezarra dogma diren tokian, egoera horri buelta eman nahi diete sustraietatik. Belaunaldi berrien kontzientziak astintzeko asmoa dute, umore onez eta jai giroan. Boteretsuen kontra egiten dute euren doinuekin eta gogoan dituzte beti zapaldurik dauden guztiak. Izena ere horregatik aukeratu zuten: Pantxoa eta Peioren kanta famatuan oinarrituz, herri honen aurka indar polizialek erabiltzen duten bortizkeria salatu nahi zuten; botereak ezkutatzen duen indarkeria azaleratu eta, era berean, dena ematen duten borrokalariak omenduz.
Taldearen inspirazioa ere erraz suma daiteke. Rock Radical Vasco famatuaren semeak dira. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 70. hamarkadaren bukaeran 80.aren hasieran jaioak baitira, baina beti eraman dute garai hartako munduari begiratzeko modua bihotzean. Kortatutik hasita, Negu Gorriak, Tijuana in Blue, Cicatriz, Eskorbuto, Hertzainak, Baldin Bada eta tankera horretako taldeak dira eragin musikalik garbienak, ahaztu gabe gaztaroan entzun izan dituzten NOFX, Sick of it all edo Agnostic Front bezalako talde amerikarrak eta jamaikar doinuak.
Abesti-zerrenda:
01 | Lehen ska | hitzak | mp3
02 | Eskubeltz | hitzak | mp3
03 | EH tropikala | hitzak | mp3
04 | Hemen gaude | hitzak | mp3
05 | Mirentxu Patxaran | hitzak | mp3
06 | Ukabilak gora | hitzak | mp3
07 | Zirko Jaurlaritza | hitzak | mp3
08 | Beti zuekin | hitzak | mp3
09 | Ingule | hitzak | mp3
10 | Gure herria | hitzak | mp3
+ bonus track | mp3
* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.